2021eko Resurreccion Maria Azkue literatura sariak banatu zituzten ostiralean Euskaltzaindiak Bilbon. Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarlanean antolatzen ditu sariak, idazle gazteak literatura mundura erakartzeko helburuarekin. Bi genero saritzen dira: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Albisteak
Nerea Cestonak Resurreccion Maria Azkue literatura saria irabazi du
— 2022-05-16Hamabi sari banatu zituzten sariketaren genero bakoitzean eta horietatik bat Nerea Cestona zestoarrarentzat izan da. Cestonak lehen saria irabazi du poesia generoan Ezinegona izeneko lanarekin. 526 lagun aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaikideek bizitzaren ertz guztiak “sakon aztertzeko gogoa” sumatu dute partaideengan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide