Albisteak
Ostegunean hasiko dira Endoiako asentzioak
— 2022-05-25Datorren ostegunean hasiko dira Endoiako asentzio jaiak. Igandera arte luzatuko dira festak, eta izango da zer egina auzoan. Auzo afaria, haurrentzako ekintzak edo herri kirol ikustaldia izango dituzte.
Egitaraua
Maiatzak 26, osteguna: 20:00etan meza. Ondoren, auzo afaria eta erromeria Manex eta Erkizirekin.
Maiatzak 27, ostirala: 20:30ean bertso afaria Mendiluze eta Zubeldia bertolariekin. Ondoren, erromeria Manex eta Ekizirekin.
Maiatzak 28, larunbata: 17:30ean umeen jolasak. Ondoren, txokolatada eta pottokak. 23:00etan erromeria Ostolaza eta LarraƱagarekin.
Maiatzak 29, igandea: 11:00etan meza. 12:00etan Itziarko dantza taldea. Ondoren, Iago Magoren ikuskizuna. 14:00etan auzo bazkaria eta 17:30ean herri kirolak Ondoren Lopeneren zezenak eta pottokak. Antsorregi eta LarraƱaga trikitilariek alaituko dute giroa.
Egin zaitez bazkide