Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Asteazkenean bildu zen lehen aldiz festa batzordea, eta 25 lagun inguru elkartu ziren Alonderoko kultur aretoan. Festa egunen inguruko erabaki garbirik ez zen hartu batzarrean, baina hiru aukera aztertu ziren: irailaren 7tik 11ra, 7tik 10era edo 8tik 11ra.
Egunak hitzartu ez ziren arren, kuadrilla eguna eta zezenketak noiz izango diren zehaztu zen: Kuadrillen eguna irailaren 10ean izango da eta zekorketak, berriz, 8an eta 9an. Hurrengo bilera ekainaren 22an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Alonderon.