Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Beroak ez zituen herritarrak beldurtu eta frontoia gutxitan bezala ezker, eskuin, goi eta behe bete zen Itxaropena dantza taldearen ikuskizunerako ostiral gauean. 60 dantzarik hartu zuten parte ekitaldian: 40 ume eta 20 heldu. Musikaz, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena eta Jon Mendizabal arduratu ziten. Euskal Herriko hainbat festa eta erritutatik abiatuta aritu ziren dantzan, hala nola udazkeneko uzta jasotze garaia, neguko festetako inauteriak, udaberriko emankortasunari lotutakoak eta udako festetako dantzak. Ohiko dantzez gain berrikuntzak ere izan ziren emanaldian eta tartean joaldun, Ziripot eta Mielotxinen bisita ere izan zen. Herritarrek gogoz txalotu zuten Itxaropena dantza taldearen lana.