Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Larunbat honetan jokatuko da kadeteen mailako (14-15 urte) VIII. Gurutzeaga saria. Irteera plazatik izango da, arratsaldeko 16:00etan, eta 17:30ak inguruan iritsiko dira txirrindulariak frontoi zaharraren pareko helmugara.
59.5 kilometroko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek eta lasterketan zehar bi aldiz pasako dira herritik. Lau zestoarrek hartuko dute parte proban, Kepa Kortak, Iker Eizagirrek, Beñat Sainzek eta Aratz Unanuek.