Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak santakutzetan abiatutako indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio kanpainari jarraipena emango dio auzoetako eta herriguneko festetan. Kanpainaren helburua herritarrak eraso matxista eta sexisten aurrean sentsibilizatzea eta informatuak egotea da. Horretarako udal eraikinetan (kiroldegian, liburutegian eta anbulatorioan) triptiko informatiboak eta larrialdietarako telefono txartelak egongo dira eskuragarri.
Abuztu bukaeran eta iraila hasieran kanpainarekin jarraituko du Udalak. Irailaren 2an informazio puntu bat jarriko dute Erdikalean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta bertan kanpainari buruzko informazioa emango dute. Horrez gain, herriko tabernariekin, txosnen arduradunekin edo jai batzordearekin bilerak egingo dituzte, materiala banatu eta kanpainari buruzko informazioa emateko.
Ikusi telefono txartelak hemen