Albisteak
[ARGAZKIAK] Bihar amaituko dira Udalekuak, Kirol udalekuak eta Uda gazte
— 2022-07-21Ekainaren 27an hasi zen aurreneko txanda eta bi asteren ondoren, uztailaren 11n bigarren txanda. Aurten aukera izan dute haurrek txanda aukeratzeko edota biak egiteko. Bihar emango zaie amaiera guztiei. Herriguneko udaleku irekietan 112 haurrek hartu zuten parte lehen txandan, eta bigarrengoan 88 haur ibili dira. Kirol udalekuetan bigarren eta hirugarren zikloko haurrek hartzen dute parte eta 75 gaztetxo ibili ziren lehen txandan eta 72 bigarrengoan. Zaharrenen taldean, Uda gazte programan, 30 gazte bildu ziren lehen bi asteetan eta 19 bigarrengoan. Denetarik egin dute, txikienek eskulanak, jolasak eta San Fermin eguna ospatu zituzten besteak beste. Kiroletan berriz piragua, padel beste kirol mordoxka. Batez ere bigarren txandan, beroa izan dute nagusi eta ez dira falta izan ur jolas eta ibaiko bainuak.
Egin zaitez bazkide