Albisteak

Zestoako EH Bilduk ezohiko osoko bilkura deialdia egitea eskatu du

Gara egunkariak Josetxo Mendizabal Zestoako Alkatearen inguruan zabaldutako informazioaren harira Zestoako EH Bilduk ezohiko osoko bilkura deialdia egitea eskatu du. Prentsara ohar hau zabaldu du Zestoako EH Bilduk:

EH Bildu Zestoa:
Zestoako alkate den Jose Mendizabalen inguruan prentsak (Gara egunkariak, zehatz esateko) dakarren eta guk geuk egiaztatzeko (dokumentua publikoa izanik eskuartean dugulako) aukera izan dugun informazioa dela-eta, Zestoako EH Bilduk ezohiko osoko bilkura deialdia egitea eskatu du, alkateak informazioaren gainean eman beharreko azalpenak eman ditzan. Ezohiko osoko bilkura ahalik eta azkarren deitu dezala eskatu dugu, bertan egiten diren baieztapenak benetan larriak iruditzen zaizkigulako.
Prozedura kontuak medio eta herritarrei zor zaien errespetuagatik, alkateak eman beharreko azalpenak ezohiko osoko bilkuran eman behar dituela iruditzen zaigu. Baina berari ez ezik, alderdiari ere berehalako neurriak hartzeko eskatzen diogu, Ogasun publikoari tamaina horretako iruzurra egin dion pertsona batek erakunde publiko bateko buru eta ordezkari ezin duela izan uste baitugu. Era berean, Ogasun publikoari iruzur egin izana nahikoa arrazoi iruditzen zaigu alkateak bere dimisioa aurkez dezan.
Zestoan, 2015eko urriaren 22a

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide