Albisteak
Iragarrita ez bazegoen ere, oilasko biltzea egingo dute igandean Aizarnan
— 2022-08-11Bihar, ostirala hasiko dira aizarnako amabirjinak. Ekintzaz betetako asteburua izango dute aurretik auzotarrek: pilota partidak, herri afaria, kontzertuak, paella lehiaketa… Hasierako egitarauan iragarrita ez bazegoen ere, oilasko biltzea egingo dute igandean. Ohi bezala, goizean goiz abiatuko dira oilasko biltzaileak baserriz baserri. Eguerdi aldera iritsiko dira plazara, eta bertan arituko dira dantzan bazkaldu aurretik. Bazkalondoren, berriz, kaleko etxe eta baserriak pasako dituzte.
Hemen egitaraua osorik:
Abuztuak 12, ostirala
18:00 Txupinazoa
18:15 Pilota partida: Aimar Egiguren eta Urtzi Egiguren, Xabat Sasiain eta Oier Alonsoren aurka.
21:00 Herri afaria. Zirku gaua, mozorrotu!!
23:00 “Bide batez” musika taldea
Abuztuak 13, larunbata
11:30 Altxorraren bila (Bainujantzia eraman)
13:30 Umeen bazkaria. Hau amaitzean helduena.
17:00 Ginkana. Ondoren txokolatada
23:00 “Manitu” musika taldea
01:00 DJ Pajarito
Abuztuak 14, igandea
7:30 Oilasko biltzearen hasiera
11:00-13:00 Umeentzako puzgarriak
11:30 Jubilatuen hamaiketakoa
12:00 Paella lehiaketaren hasiera
14:00 Sari banaketa eta bazkaria
15:00-17:00 Puzgarriak
17:15 Txan Magoa
22:30 Km 0 ikuskizuna
Abuztuak 15, astelehena
12:00 Kros herrikoia
18:00 Binakako pentatloi jaialdia Xabier Zaldu eta Jagoba Otaegi, Andoni Iruretagoiena eta Beñat Amaderen aurka. Ondoren trikitilariak Julen Rueda eta Manex Unanuerekin
22:30 Trikitilariak
Egin zaitez bazkide