Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Suziria lehertzearekin batera hasi dira Aizarnako amabirjinak. Arratsaldeko 18:00etan bildu dira auzotarrak plazan, eta kultur etxeko balkoitik bota dute suziria. Jarraian, buru handiak ibili dira kalean zehar haurren gozamenerako. Ondoren, pilota partida ikusteko aukera izan da frontoian: Aimar eta Urtzi Egiguren Xabat Sasiain eta Oier Alonsoren aurka. Iluntzean herri afaria egingo dute, eta gero, Bide batez musika taldearen doinuek alaituko dute giroa.
Irakurri egitarau osoa hemen.