Albisteak

Aizarnarrek iragarri dituzte Amabirjinak

Jakinekoa da Narrondoko festen ondoren Arroabekoak eta Arroagoikoak izaten direla uztailean. Baina abuztuan ere sartuak gara eta Aizarnako Amabirjinak ere ate joka datoz eta egitaraua iragarri dute dagoenekoz.

Abuztuak 12, ostirala:

18:00 Txupinazoa

18:15 Pelota partidua: Aimar Egiguren eta Urtzi Egiguren, Xabat Sasiain eta Oier Alonsoren aurka.

21:00 Herri afaria. Zirko gaua, mozorrotu!!

23:00 “Bide batez” musika taldea

Abuztuak 13, larunbata

11:30 Altxorraren bila (Bainujantzia eraman)

13:30 Umeen bazkaria. Hau amaitzean helduena.

17:00 Ginkana. Ondoren txokolatada

23:00 “Manitu” musika taldea

01:00 DJ Pajarito

Abuztuak 14, igandea

07:30 Oilasko biltzearen hasiera

11:00-13:00 Umeentzako puzgarriak

11:30 Jubilatuen hamaiketakoa

12:00 Paella lehiaketaren hasiera

14:00 Sari banaketa eta bazkaria. Oilasko biltzaileak plazara iritsiko dira eta bertan dantzatuko dute.

15:00-17:00 Puzgarriak

17:15 Txan Magoa

22:30 Km 0 ikuskizuna

*Patxi Urbietaren erakusketa egun guztian zehar.

Abuztuak 15, astelehena

12:00 Kros herrikoia

18:00 BInakako pentratoi jaialdia Xabier Zaldu eta Jagoba Otaegi, ANdoni Iruretagoiena eta BeƱat Amaderen aurka. Ondoren trikitilariak JUlen Rueda eta Manex Unanuerekin

22:30 Trikitilariak

*Patxi Urbietaren erakusketa egun guztian zehar.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide