Albisteak
Urkaiko: “Inork nahi ez duen istripua izan dugu eta neurriak hartu ditugu berriro gerta ez dadin”
— 2022-08-26Eguzki erakunde ekologistak argitaratutako berriari buruz zehaztapenak egin ditu Urkaikok. Alde batetik azaldu du ur zikinen isurketako arketa batean matxura bat zeukatela konturatu zirela Uraren Euskal Agentziak jakinarazi ondoren. Ondorioz, ur zikinak, hiltegiaren garbiketarako erabiltzen direnak, euri urak jasotzen dituen arketara pasatzen zitzaizkiela eta handik ibaira. Urkaikoren esanetan, “berez, isuritakoa ez zen odola izan, ur zikinak baizik, hiltegiaren garbiketan ura, odolarekin eta beste zaborrekin nahasten da”. Gaineratu du, arazoaren berri izan bezain laster matxuratutako arketa konpondu zutela “egun gehiagotan ere gertatu izana aipatzen da. Ez dugu ulertzen nola ez zaigun lehenago jakinarazi, matxura lehenago aurkitu eta zuzentzeko, orain egin dugun bezala” dio Urkaikok. “Hiltegiak 33 urte daramatza martxan eta lehenengo aldia da horrelako arazo bat izan duguna. Bere garaian aitzindari izan ginen araztegia jartzen, 1996 urtean, eta eskualdeko kolektorea eraiki zen momentutik bertara isurtzen dugu, “inork nahi ez dugun istripua izan dugu eta neurriak hartu ditugu berriro gerta ez dadin”.
Egin zaitez bazkide