Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Haurrentzako arabiar ikastaroak martxan dira berriz. Gaur goizean eman diote ikasturteari hasiera eta 25 haur inguru elkartu dira bi taldatan banatuta. Larunbat eta igande goizetan izango dira ikasturte honetan ere eskolak, aurten, gaztelekuan. Antoltzaileek azaldu dute herriko haur guztiei zuzendutako ikastaroa dela. Ikasleak bi taldetan banatu dira: 5 eta 7 urte bitartekoak edota oraindik arabiera gutxi dakitenak, goizeko 11:00etatik 12:30era, eta 8 eta 12 urte bitartekoak, 12:30etatik 14:00etara. Gaztelekuko gelan arabiera, gaztelera eta euskara, hiru hizkuntza entzuten ziren nahasian gaur goizean zehar. Haurrek alfabetoko aurreneko hizkiak ahoskatzen eta idazten ikasi dute aurreneko egunean.