Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Azaroaren 9tik 12ra izango da Agiro Mendi Klubak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatzen duten mendi astea. Mendizaleek bi hitzaldirekin eta BTT irteera bikain batekin gozatzeko aukera izango dute.
Azaroaren 9an, asteazkena, Garazi Abasolo nutrizionistak “Nola elikatu kirolean! Nola elikatu mendian!” hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan hasita, Alonderon. Azaroaren 11n, Jon Artano zestoarrak “Esplorazio zientifikoa eta alpinismoa. Darwin mendikatean, Suaren lurraldean (Txile)” saioa eskainiko du ordu berean.
Mendi asteari amaiera emateko, BTT zeharkaldia antolatu dute azaroaren 12rako. Zestoa-Urdaneta-Pagoeta-Iturriotz-Altzola-Aizarna-Zestoa ibilbidea egingo dute, goizeko 8:30ean hasita.