Emakume Langileen Eskolako lehen saioa izango da larunbatean Gaztetxean
Danbolin— 2022-11-10
Itaia emakumeen antolakunde sozialistak ikasturte honetako Emakume Langileen Eskolako lehen saioa egingo du larunbatean, goizeko 11:30ean, Gaztetxean. Joan den ikasturtean jarri zuten egitasmoa martxan, emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatu eta horiei aurre egiteko mekanismoak pentsatzeko. Larunbateko saioa izango da ikasturte berriko aurrena, eta subjektu politikoaz hausnartuko dute bertan.