Albisteak

[TTAK!] Nongoak dira belardendako belarrak?

Argain argitaratutako artikulua da honakoa:

Aiora Urbieta zestoarra dago Amalda biobotanika proiektuaren atzean. Naturopatia ikasketak egin zituen bere garaian, baina sendabelarren bueltan lanean betidanik aritu izan da. “Ikastaroak ematen eta kosmetika naturalean, ukenduak eta horrelakoak egiten, beti ibili izan naiz”, gogoratu du. Jardun horretan ari zela, baina, ohartu zen hurbilean ez zegoela eredu ekologikoan eta merkaturatzeko asmoz lantzen diren sendabelarren ekoizpenik, eta hutsune hori betetzeko asmoz hasi zen Amalda proiektua diseinatzen. Momentuz, eta lurra eskuratzeko zailtasunak tarteko, hainbat sendabelarrekin probak egiten ari da alokatutako lursail batean, eta barazki ekologikoen ekoizpenarekin uztartzen du jardun hori. Urkome saria eman zioten iaz egitasmoagatik.

Frantzian barna bizi izan da lehenagotik Urbieta, eta sendabelarren hainbat ekoizpen ekologiko bisitatzeko aukera izan zuen han. “Ikasitakotik ideiak hartzen joan ginen, eta duela urte pare bat hona itzuli ginenean hasi ginen horiei forma ematen”, azaldu du. Egitasmoa martxan jartzeko lur bila hasi zirenetik, baina, betiko arazoarekin egin dute behin eta berriz topo. “Lurra eskuratzeko sekulako zailtasunak ditugu, inguru hauetako abeltzain gehienak diru-laguntzetatik bizi baitira, eta laguntza horiek jasotzeko ezin dute lurrik saldu…”, dio. Horregatik, momentuz, ekoizpen serio bat martxan jartzeko adinako aukerarik ez du, baina alokatutako lursail txiki batean ari da lanean.

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide