Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Historiaurreari buruzko erakusketarekin amaitu zuten atzo goiz eguerdian arkeologia astea. Arrakasta bikaina izan du Antxieta Arkeologia Taldeak Udalaren laguntzarekin antolatutako egitasmoak.
Asteartean Joseba Riosek “Amalda III, Altzolarats (Zestoa): Zestoako Neanderthalak ezagutzen” hitzaldia eskaini zuen, eta ostegunean “Errinozeroak, hienak, elur-oreinak eta hartzak Urolako Bailaran? Zestoako Baio eta Amabiturrietako aztarnategiak” saioa eskaini zuen Asier Gomezek. Alonderoko aretoa goraino bete zen bi egunetan.