Zaborra, ura eta estolderia ordaintzeko epea zabaldu du Udalak
Danbolin— 2022-11-24
2022ko hirugarren hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkien tasak ordaintzeko epea zabaldu du Udalak. Ordainketak abenduaren 19ra bitarteko lanegunetan egin ahal izango dira, egun hori barne. Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta ordaintzen ez diren agiriei dagokien errekargua aplikatuko zaie.