Multimedia

Dantzan.eus atariak Aizarnako “oilasko biltzearen” inguruko bideoa publikatu du

Aizarnan Ama Birjin jaietan egiten den Oilasko biltzearen inguruko errepotajea da honakoa. Egungo parte hartzaileen eta aurrekoen testigantzak jasotzen dira irudiotan, Garikoitz Lopetegi ezpata-dantzariak, Pedro Bergara dantzari ohiak eta Josune Irure egungo dantzariak denboran zehar Aizarnako oilasko biltzeak izan dituen aldaketak eta honen ezaugarri nagusiak kontatzen dituzte. Gazte koadrila bat, baserriz baserri eskean ibiltzen da goizean zehar zahagi-dantza eginez. Eguerdian, plazara iritsita, aurreskua dantzatzen dute herritarren aurrean eta bazkal ondoren herriko etxeetan ibiltzen dira eskean eta dantzan. Irudiak eta elkarrizketak: Amaiur Aristi. 2007ko irudiak: Oier Araolaza. Argazkiak: Ion Egiguren (aizarna.com). Edizioa: Eire Vila. Aizarna: Ama Birjin jaiak, oilasko biltzea, 2015-08-16.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide