Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako errege kabalkadaren antolatzaileek Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek egingo duten ibilbidea iragarri dute. Akoako aldapan hasiko da kabalkada, arratsaldeko 18:30ak inguruan. San Juan egoitzako Milagrosa kaperan geldialdia egingo dute aurrena, Jesus haurtxoari mirra, urrea eta intsentsua eskaintzeko. Ondoren, Gisasola egoitzara abiatuko dira, Gesalaga kaletik. Gisasolatik irten ostean, plazarantz joango dira, Toribio Altzaga kaletik, eta Erdikaletik igoko dira. Elizan haurren eskutitzak jasoko dituzte.