Albisteak

Iraupen eskia egiteko irteera antolatu du Agirok otsaileko lehen astebururako

Agiro Mendi Klubeko kideek iraupen eskia egiteko irteera antolatu dute otsaileko lehenengo astebururako.  Hilaren 3tik 5era joango dira Somportera (Pirinioak). Ostiral arratsaldean irten eta bi egunez iraupen eskia eta elur-erraketekin ibilaldiak egiteko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek.
Antolatzaileek jakinarazi dute izen ematea zabalik dagoela eta kiroldegian eta 665 756 952 telefonoan. Parte hartu nahi dutenei “lehenbailehen” izena emateko deia egin diete.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide