Albisteak
Emakume Langileen Eskolaren barruko bigarren saioa egingo du Itaiak ostiralean
— 2023-01-25Emakume Langileen Eskolaren barruko bigarren saioa antolatu du Itaiak hilaren 27rako. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, gaztetxean. Genero auziak historian zehar izan duen bilakaera aztertuko dute saioan.
Joan den ikasturtean jarri zuten egitasmoa martxan, emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatu eta horiei aurre egiteko mekanismoak pentsatzeko. Larunbateko saioa izango da ikasturte berriko aurrena, eta subjektu politikoaz hausnartuko dute bertan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide