Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako Zestoako Herri Krosaren 43. edizioa izango da aurtengoa. Martxoaren 19an, igandea, jokatuko da, eta izena emateko epea irekita dago herrikrosa.eus webgunean. Haurrentzako probak goizeko 10:00etatik aurrera izango dira, helduenak, berriz, 11:30ean.
Zestoako Atletismo Taldeko kideek, Iñaki Iruretak, bere bizitza guztian zehar, atletismoagatik egindako lan guztia aitortzeko, Zestoako Krosa Iñaki Irureta memoriala izena jarri diote. Antolatzaileek aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkiete herriko enpresa, denda, guraso elkarte eta herriko elkarteei, kros hau aurrera eraman ahal izateko ematen duten dirulaguntzagatik.