Albisteak

Larunbateko bertso saiorako sarrera guztiak saldu dira

Larunbatean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena Zestoan jokatuko da. Sarrera guztiak salduta daudela jakinarazi dute antolatzaileek. Hau horrela, egunean bertan, ez da irekiko leihatila. 700 sarrera saldu dira, 400 kiroldegiko eserlekuetarako eta 300 kantxan jarriko dituzten aulkietarako.
Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Jon Maia, Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo dira Zestoako final laurdenean kantatuko duten sei bertsolariak. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da final erdietara. Agin Laburu eta BeƱat Gaztelumendi dira oraingoz final erdietara sailkatutako bertsolariak.
Azpimarratzekoa da Zestoako saioan abestuko duten sei bertsolarietatik lau eskualdekoak direla. Artetxe azkoitiarra, Uranga azpeitiarra, Maia zumaiarra eta Gabilondo zarauztarra.

bertsolariak_web




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide