Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak deituta, auzo batzarra egingo dute datorren asteazkenean, hilak 15, Arroagoian. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, Herri Elkartean. Kantoikoa etxearen egoera (iaz erretako etxea), Hiri Antolaketa Plan Orokorrean egungo jolastokiari eman beharreko izaera eta erloju zaharraren kokapena izango dituzte mintzagai.