Albisteak

Musika eskolako ikasleek kaldereroen kalejira egingo dute ostegunean

Ostegun arratsaldean egingo dute Ertxiña Musika Eskolako ikasleek kaldereroen kalejira. Arratsaldeko 17:30ean irtengo dira Kultur Etxe aurretik, eta herriko kaleak alaituko dituzte banda txikiaren musikak lagunduta. Inauterietako lehenengo ekitaldia izango da ostegunekoa, eta larunbatean jarraituko du festak. Asteartean amaituko dira jai giroko ekintzak, Ekain Guraso Elkarteak parkean antolatutako festatxoarekin.

Hemen inauterietako egitaraua:

Otsailak 16, osteguna

17:30 Kaldereroen kalejira

Otsailak 18, larunbata

12:00 – 14:00. Zestoako Gazte Txaranga.
17:30. Umeen desfilerako izen-ematea, arkupetan.
18:00. Umeen mozorro-desfilea Udaletxeko arkupetan, Gaztelekuak antolatuta.
20:00. DJ Olber, udaletxeko arkupetan.
23:00. DJ Olber.

Otsailak 21, asteartea

17:00. Ekain Guraso Elkarteak antolatutako inauteri-festa, parkean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide