Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zentroa hartzearen inguruko azalpenak emango ditu bihar arratsaldean gazte asanbladak. Arratsaldeko 19:00etan zehaztu dute hitzordua, Alonderon. Asanbladako kideek azken egunetako gertakarien berri emango dute, eta herritarren kezkak eta galderak argituko dituzte. Zestoarrei batzarrera joateko deia egin diete.
28ko batzarra, bertan behera
Azken gertakariak direla eta, Zestoako Udalak hilaren 28rako Elizondo eraikina eta gaztetxearen lekualdatzeri buruz hitz egiteko deituta zuen batzarra bertan behera gelditu dela jakinarazi du erakundeak.