Albisteak
“Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki” leloa aldarrikatu du Itaiak Martxoaren 8an
— 2023-03-08Urola Erdiko Itaiak deituta, elkarretaratzea izan da arratsaldeko 19:30ean plazan Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki lelopean. Emakume langileen zapalkuntza “lehen lerroan” jarri, eta horren aurrean “emakumeak antolakuntza politikora batzeak duen garrantzia” azpimarratu dute.
Instituzioek emakumeen zapalkuntzarekin amaitzeko borondate errealik ez dutela salatu dute Itaiako kideek: “Instituzioetatik ez zaio emakume langileon problematikari heldu, aurpegi zuriketarako eta eztabaida elektoralean botoak lortzeko helburua dute batez ere. Lege feministak polemika mediatikorako erabiltzen ari dira edo Martxoak 8 bezalako borrona egin bat ospakizun bilakatu nahi dute”.
Horrez gain, egungo “atzeraldi ekonomikoak” emakume langileen bizi baldintzak “are gehiago okertzea” eragin duela azpimarratu dute. “Egiturazko pobrezia, instituzioekiko dependentzia ekonomiko handiagoa, indarkeria matxista kasuen gorakada eta gogortzea, gure gorputzen aurkako sexualizazioa… dira zapalkuntzak hartzen dituen forma batzuk. Horren aurrean, arazo hauen dimentsio erreala mahai gaineratzea eta emakume langileok bizi dugun egoera sozializatzea beharrezkoa da eta era berean, horri aurre egiteko babes politikoa antolatzea”.
Hitzartzea amaitzeko, Itaiatik “gero eta emakume gehiago” antolakuntza sozialistara batzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu dute: Antolakuntzaren baitan zapaldu ororentzat espazio seguruak bermatu behar ditugu, zapalduen aurkako eraso guztiei erantzunez, eta horretarako bitartekoak sortuz. Emakume langileok guztion ongizatea bermatu behar duen gizarte sozialistaren eraikuntzan aktibo politiko izan behar baitugu”.
Hemen irakurketa osorik:
“Martxoak 8 honetan, Emakume Langileon Nazioarteko Eguna, emakume langileon zapalkuntza lehen lerroan jarri eta horren aurrean emakumeok antolakuntza politikora batzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Ustez gero eta feministagoa den gizarte batean bizi gara; hala diote behintzat telebistak, irratiak, alderdi politikoek, instituzioetako bozeramaileek... aldiz, emakume langileon egunerokoan aldaketa gutxi ikusi ditugu, kontrara emakume askoren bizi baldintzak okerrera egin dute.
Feminismoak azken urteetan izandako zabalpena dela eta, instituzioek berdintasunaren aldarrikapena bere egin dute. Zapalkuntzarekin amaitzeko borondate errealik ordea, ez dute inongo momentutan erakutsi. lnstituzioetatik, ez zaio emakume langileon problematikari heldu, aurpegi zuriketarako eta eztabaida elektoralean botoak lortzeko helburua dute batez ere: lege feministak polemika mediatikorako erabiltzen ari dira edo Martxoak 8 bezalako borroka egun bat ospakizun bilakatu nahi dute.
Eusko Jaurlaritzako, zein Nafar gobernuko berdintasun sailburuek berdintasun politikek zapalkuntzarekin amaitzeko bidean egindako ekarpenak azpimarratzen badituzte ere, zein emakume askatzeaz ari dira? Gobernuetatik proposatzen diren legeek emakume langile asko eta asko bazterrean uzten dituzte eta enpresariak emakume langileon esplotazio basatiaz aberasten jarraitzen dute. Sozialdemokraziak ere egoerari aterabidea emateko ezintasun bera azaldu du, lege edo neurrien onarpenak emakumeontzat zenbait neurri positibo eragin baditu ere, inondik inora ez dio emakume langilea askatzeko norabide estrategikoari erantzuten. Horren adibide dira Martxoak 8 honetarako Eusko Jaurlaritzak abiatu duen kanpaina, “gora emakumeak!” lemapean. Emakume guztiez hitz egiten ari direla badirudi ere, enpresa eta erakunde publikoetan emakume gehiago egotean jarri dute fokua. Goi postuetako emakumeen eskubideen aldarrikapena oinarri hartuz. Helburu berari erantzuten dio Espainiako Gobernuak atzo onartu zuen parekidetasun legeak. horrelako legeek emakume langileon errealitatea ezabatzen baitute, berdintasunean aurrera pausuak ematen ari direla azalduz. Gainera, gobernu espainiarrean garatu den programa feminista egikaritzeko oztopo politiko eta ekonomikoak agerian geratu dira, besteak beste “Sólo sí es sí” legea. Babes sozial edo elektorala kolokan ikusitakoan PSOEk legea atzera bota baitu. Eta beraz, lege proposamen, kanpaina edota salaketa guzti horiek babes sozial elektorala eskuratzeko, enpresariek emakume langileon kontura gero eta irabazi handiagok lortzeko eta kalean egon daitekeen borrokarako nahia otzantzeko funtzioa betetzen dute.
Aipatu bezala, agenda publikoan emakume eta gizonen berdintasun politikek lekua badute ere emakume langileok zapalduak jarraitzen dugu. Gainera, atzeraldi ekonomikoak emakume langileon bizi baldintza are gehiago okertzea eragin du: egiturazko pobrezia, instituzioekiko dependentzia ekonomiko handiagoa, indarkeria matxista kasuen gorakada eta gogortzea, gure gorputzen aurkako sexualizazioa… dira zapalkuntzak hartzen dituen formetako batzuk. Baina errealitate horri entzungor egiten zaio. Hainbat dira komunikabideen edota instituzioen ideologiak ikustarazten ez dituen arazoak, edota modu interesatu eta askotan. manipulatuan tratatzen diren gaiak: prostituzioan jarduten duten emakumeen egoera, alokairu sabelen gatazka, etxeko langileen esklabutza... Horren aurrean, arazo hauen dimentsio erreala mahaigaineratzea eta emakume langileok bizi dugun egoera sozializatzea beharrezkoa da eta era berean, horri aurre egiteko babes politikoa antolatzea.
Zenbait emakumeren egoera hobetu bada ere edota emalkumeak goi postuetan egotea normalizatzen ari bada ere, argi dago kapitalismoaren baitan emakume langileon zapalkuntzak ez duela inolako aterabiderilk. Emakume langileon emantzipazioa lortu ahal izateko beharrezkoa da gizarte sozialista eraikitzea, eta gaurdanik hasi behar dugu norabide horretan lanean. Hau da, klaserik gabeko, eta horren ondorioz zapallkuntzarik gabeko gizartea eraikitzeko, baldintza politikoalk eraiki behar ditugu. ITAIAtik gero eta emakume gehiago antolakuntza sozialistara batzeko lanean jarraituko dugu. Antolakuntzaren baitan garatzen ditugun borroka prozesuen eta sortzen ditugun instituzio propioen baitan zapaldu ororentzat espazio segurualk bermatu behar ditugu; zapalduen aurkako eraso guztiei erantzunez, eta horretarako bitartekoak sortuz. Emakume langileok guztion ongizatea bermatu behar duen gizarte sozialistaren eraikuntzan aktibo politiko izan behar baitugu.”
Egin zaitez bazkide