Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Jubilatu elkarteak antolatuta gaur goizean, asteazkena, gorputzaren jarrera zuzentzeko tailerra egin dute Zestoako Kultur Etxean. Mikel Irure izan dute gidari. 25 lagunek hartu dute parte. Helburua, eguneroko jarrera desegokiak ariketen bidez zuzentzea izan da.
Datorren astean edo hurrengoan (eguna zehazteko) Arroabean ere egingo dute tailerra.