Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Gotzaindegiak Gaztetxearen aurka jarritako salaketa aurrera doa, eta gazte asanbladako kideek jakinarazi dute epaiketa apirilaren 18an izango dela. Sare sozialetan argitaratutako bideo baten bidez eman dute dataren berri, eta Elizari beste behin eskatu diote negoziatzera esertzeko eta salaketa kentzeko.
Mozioa udalean
Asanbladako kideek jakinarazi berri dute Zestoako Udalean mozioa aurkeztu dutela. “Apirilaren 18an epaiketa izanik, eta elizaren pasibotasuna eta negoziatzeko prestutasunik agertzen ez duela ikusita behartuta ikusi gara pausu hau ematera”.