Albisteak
Sua piztu da Endoian
— 2023-03-29Sua piztu da goizaldeko 04:00etan Endoiako Txankarta baserri ondoan. Pinudi bat erre da, eta sei baserritako bizilagunak bizitokitik atera behar izan dituzte, badaezpada. Gi-3293 errepidea itxi dute, itzaltze lanak egin ahal izateko.
Goizeko 7:30ean, sua kontrolpean hartu dute suhiltzaileek, eta bi kamioi daude orain bertan lanean.
Hemen bizilagun batek bidali digun bideoa:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide