Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoko ibilbide luzea egingo dute bihar, osteguna. Goizeko 9:30ean irtengo dira kiroldegiko ataritik, eta Ekainberri, Sastarrain, Agitta eta Etorratik pasa ondoren itzuliko dira herrira. Zortzi kilometroko egingo dituzte guztira, eta ibilaldiak bi-hiru orduko iraupena izatea aurreikusten dute.
Antolatzaileek gogorarazi dute, irteera “arin” dabilenentzat eta “oinez ibiltzera ohituta” daudenentzat prestatuta dagoela. Ibilbidearen amaieran, mokadutxoa egingo dute.