Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguraldi eskasak ez zituen herritarrak beldurtu eta jende mordoxka gerturatu zen arkupetan girotutako artisau azokara. Jarraian, Zumaiako Eire bikotearen kontzertua izan zen. Herritarrak ez zirenak ere bertaratu ziren udaletxe azpira, eta giro polita sortu zen. Egunari amaiera emateko, Portalen bertan aritu zen Dj Elba musika jartzen.