Albisteak
Absolbitu egin dute Elizondo eraikinaren okupazioaren harira epaitutako gaztea
— 2023-05-16Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Elizondo eraikinaren okupazioaren harira epaitutako gaztea absolbitu egin dutela. Atzo jakinarazi zuten berria sare sozialen bidez. Asanbladako kideek esanetan, epaiketan zehar Elizak eta fiskalak gaztearen absoluzioa eskatu dute, “helburua gazte baten kontrako kondena ez dela argudiatuta”. Hala ere, asanbladako kideek arabera, Elizak bide judizialari eutsi eta beste prozesu batzuk irekitzea “esperotzekoa” da. Elizari “behingoz” bide judizialak utzi eta negoziatzeko eskatu dute gazteek, “guztiontzat egokia izango den aterabide bat emateko helburuarekin”.
Bestalde, Udalak prozesuan zehar izandako jarrera salatu dute asanbladako kideek: “Hitz politen gainetik uneoro asanblada blokeatu eta prozesua oztopatzea izan da udalaren ekintzen ondorioa. Oraindik ere negoziatzeko helburuz egin ditugu hurbilpen guztiei entzungor egiten jarraitzen dute, beraiek zabaldu zuten arazoari inongo soluziorik planteatzeko ideiarik ez dutela argi utzita.”. Gazteek “gaztetxe berriaren ziurgabetasun egoeraren” aurka borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute, eta herriko gazteei datozen egunetan eraikina egokitzeko egingo dituzten auzolanetan parte hartzeko deia egin diete.
Zestoako Gazte Asanbladak argitaratutako bideoa:
Egin zaitez bazkide