Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Joan den ostegunean hasi ziren Endoiako Asentzioak. Eguraldia lagun, giro ezin hobea nagusitzen ari da auzoan. Atzo, larunbata, Itziarko Andutz dantza taldeko kideek saioa eskaini zuten, eta ondoren, umeentzako jolasak izan ziren. Erromeriarekin eman zioten amaiera egunari.
Gaur, igandea, meza izan da goizean eta pintxo dastaketa egin dute gero. Eguerdian harri jasotzaileak izan dira, eta arratsaldean festei amaiera emateko herri kirol saioa izango da, 17:30ean hasita.
Hemen atzo hartutako irudiak: