Albisteak
Erritmo latinoekin dantzatzeko aukera izango da gaur Portalen
— 2023-06-28Erritmo latinoekin dantza egiteko aukera izango da gaur, arratsaldeko 20:30etatik aurrera Portale tabernan. Datorren asteazkenean ere egongo da dantzatzeko aukera, ordu eta toki berean.
Pare bat aldiz bildu da herritar talde bat dantzaldia egiteko, eta datorren asteazkenekoa izango da uda aurreko azken hitzordua. Antolatzaileek jakinarazi dute udan geldialdia egingo dutela, eta datorren ikasturtean erabakiko dutela biltzen jarraitu edo ez.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide