Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxita egongo da bihartik hasi eta irailaren 30a bitartean. Astegunetan goizeko 8:00etatik 12:00etara zamalanetarako irekiko da. Neurriaren helburua, oinezkoei lehentasuna emateaz gain, herrigune historikoa biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea da.
Herriko kasko historikoan bizi eta menpekotasun ziurtagiria daukaten pertsonei piboteak ireki ahal izateko giltza emango zaie, larrialdi kasuren bat balego ibilgailuz ere sarbidea izan dezaten. Bestalde, osasun zein larrialdietarako zerbitzuak ere itxiera ordutegian eta egoerak horrela eskatzen duenean, barrura sartu ahal izango dira.