Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zentroko gaztetxetik hainbat udako ekintza antolatu dira, horien artean, atzo, ur jolasak egin zituzten haurrekin Pio Baroja plazan.
Udako ekintza hauen baitan, ostegunean Miseriaren adarrak bertso saioa izango da Zentroko Gaztetxean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Maddi Sarasua, Unai Eizagirre Attola, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi bertsolariak igoko dira oholtzara.