Albisteak

Errotazar eta Baltzola arteko asfaltoa berritzen hasiko dira gaur, ostiralez

Endoiabidean, Baltzola baserriaren eta Lili jauregiaren artean dauden 1.200 metrotan asfaltoa berritzeko lanak martxan jarriko ditu Udalak. Gaur, irailak 1, ostiral, bide bazterrak garbitu eta asfalto zaharra fresatzeko lanak egingo dira. Datorren astean, eguraldiak lagunduz gero, astelehen eta asteartean, asfalto berria botako da lehen aipatutako bide zatian. Bi egun hauetan, makinaria lanean ari den bitartean, Endoiabidea itxita mantenduko da. Inguruko baserritarrak informazio guztia lehen eskura jasoko dute, bidean zehar jarriko diren oharren bitartez (mozketa ordutegiak barne). Obrak 92.427.60 eurotan lizitatu ditu Udalak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide