Albisteak

Ikasturte berria aurkezteko asanblada deitu du Itaiak ostegunerako

Ikasturte berriko erronken inguruan aritzeko asanblada irekia deitu du Itaiak datorren ostegunerako. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua, Alonderon. Aurrera begirakoez gain, festen balirazioa ere egingo dute bilkuran.

Indarkeria matxistari aurre egiteko “antolatzearen” eta “bitarteko berriak” garatzen
joatearen beharra azpimarratu du Itaiak. “Indarkeria matxista kasuek ez dute etenik, eta hori guztiz normalizatua dugu. Horrez gain, gaur egun indarkeria mota hori forma desberdinak hartzen ari da. Indarkeria matxistari aurre egiteko proposatutako politika feministei dagokienez berriz, arazoaren gestio hutsera mugatzen dira” azaldu dute. “Instituzioetatik kanpo eta modu independentean” antoaltzearen beharra nabarmendu dute, “zentzu horretan, datozen egunetan indarkeria matxistari aurre egiteko ditugun tresnak aurkezteko nahiz baloratzeko espazioak antolatuko ditugu”.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide