Albisteak

Bide berdeko bi tunelak irekitzeko lanak urtea amaitu aurretik esleituko dituzte

Argazkia: Zestoako Udala

Eusko Jaurlaritzak bide berdeko bi tunelak (Iraeta) irekitzen hasteko lanen kontratazioaren lizitazioa urtea amaitu aurretik aterako duela jakinarazi du Zestoako Udalak. Hori horrela, erakundeak bi berdearen lanak “epe ertainean” martxan jartzea espero du erakundeak.

Tunelek egokitzapenak amaitutakoan, Foru Aldundiak izango du plataformako lanak egiteko ardura. Udalak azaldu du bide berdearen lanak asko luzatzen ari diren arren, gaurkoa albiste ona dela.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide