Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Auzitegietako azken epaiek nola eta zertan eragingo digute herritarroi?” solasaldia antolatu du Zestoako Euskararen Foroak, Udalaren laguntzarekin. Ekitaldi hau datorren azaroaren 2an izango da Alondero aretoan. Bertan Iñigo Urrutia EHUko irakasleak eta Miren Segurola UEMAko koordinatzaileak parte hartuko dute.
Azken hilabeteetan euskara eskakizunen kontra, eta administrazioan euskaraz jardutea ahalbidetzen duten erabakien aurkako ebazpen judizialak ugaritu egin dira. Solasaldiaren asmoa, azken epaiek euskal komunitatearen bizitzan dituzten ondorioak ulertzeko aukera zabaltzea da. Horrela, gune informal gisa planteatzen da, eta bertaratutakoek oldarraldi judizialaren inguruan eztabaidatu, hausnartu eta zalantzak argitu ahal izango dituzte.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta eta “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” lelopean manifestazioa egingo da azaroaren 4an Bilbon. Parte hartzea errazteko, autobusak antolatu dira eta sarrerak Portalen daude salgai.