Albisteak
Jon Maiaren solasaldia izango da asteartean
— 2023-11-24Euskara Foroak deituta solasaldi berri bat izango da datorren asteartean Alonderon. Oraingoan Jon Maia izango da gonbidatua. Atera berri duen «Kantu berri bat gara» disko-liburuan datorren “Euskal Herria B” abestia hartu dute aitzakia.
XV. mende hasierakoa da ezagutzen dugun euskal kanturik zaharrena, Bereterretxen khantoria izenekoa. Ordutik gaur egungo Euskal Herrirainoko ibilbidea egiten du Jon Maiaren lanak. Gaur egungo Euskal Herriari buruz abeslariak duen ikuspegia da Euskara Foroak landu nahi duena. “Bada beste Euskal Herri bat/ez dena gure kantu zaharretan agertzen/ ez eta egutegietan ere/ ez dena kondairetan aipatzen (…)” dio bere kantaren hasierak. “Euskal Herria B” deitu dio Maiak eta kulturartekotasuna lantzen ari den Euskara Foroari egokia iruditu zaio Euskararen egunari begira horretaz hausnartzea.
Alonderon izango da hitzordua, azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan.
Egin zaitez bazkide