Albisteak
Azpeitiar eta zestoarren arteko futbol derbia ospatuko da bihar, azaroak 25, Iraetan
— 2023-11-24Zestoako Futbol Taldeko gorengo mailakoek partida jokatuko dute bihar Azpeitiko Ikasberri taldearen aurka. Gizonezkoen liga preferentean 4. postuan daude zestoarrak eta maila bat gorago 3. postuan aurkitzen dira azpeitiarrak. Beraz, biharko jokoak klasifikazioan eragina izan dezake. Hitzordua, arratsaldeko 15:30ean izango da Iraetako futbol zelaian.
Zestoa Futbol Taldeko beste taldeek ere partidak jokatuko dituzte asteburuan. Bihar, Iraetan bertan goizeko 11:00etan, emakume infantilak hasiko dira Tolosa C.Bren aurka lehiatzen. Arratsaldean derbiaren ondoren, 17:30ean, jubenilen gorengo mailakoek jolastuko dute partida Itxurre K.K.E.ren aurka. Kadeteen gorengo mailak ordea, igandean, azaroak 26an, Debako Errotazar zelaian lehiatuko dira Amaikak Bat taldearekin. Emakumezkoen gorengo mailakoek, atsedena izango dute asteburu honetan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide