Albisteak
“Zure platerean hasten da mundua” dokumentalaren emanaldiak emango dio hasiera gaur agroekologia zikloari
— 2023-12-12Pasa den astean, “Zestotik mahaira” agroekologia zikloa aurkeztu zuen udalak. Gaur hasiko da, arratsaldeko 18:30ean, Alondero aretoan. “Zure platerean hasten da mundua” dokumentalaren emanaldia eta ondoren hausnarketa saio gidatua izango da ondoren.
Pelikula hau sentsibilizazio kanpaina baten erdian kokatzen da, Landarlan Ingurumen Elkartea, EHKOlektiboako kideen laguntzarekin aurrera eramaten ari dena. Dokumentalaren sortzaileen hitzetan: <<Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia. Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.>> Beraz, zikloak erdigunean duen agroekologia kontzeptuan murgitzeko aukera ezin hobea izango da gaurkoa.
Agroekologia zikloak aurrera egingo du datorren asteetan zehar. Koxinatu sukaldaritza ikastaroa Alonderon eta Aizarnan, Emakume baserritarrekin hitzaldia Arroagoian eta “Amillubi Lurra Taupaka” proiektuaren aurkezpenak emango dio amaiera.
Egin zaitez bazkide