Albisteak

“Lurraren defentsan” mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak urtarrilak 1ean

Urtarrilaren 1ean, goizeko 9:00etan Zestoako Gurutzetik atera eta eguerdiko 11:00etan Erloko gailurrean elkartzeko deia egin du Agiro mendi klubak.

Iniziatiba honen parte Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 14 eragile elkartu dira eta bakoitzak bere zonaldean egingo du “Lurraren Defentsan” deialdia, abenduaren 31 edo urtarrilaren 1erako.
Energia-enpresek mendietan egin nahi dituzten “megaproiektuen” aurrean “espazio hauek mantendu, babestu eta defendatzearen alde”. Urtearen amaieran “bizitza ospatzea bilatzen dugu” adierazi dute eta urte berrian “borrokan jarraitzeko” asmoa berretsi dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide