Albisteak
“Juana” liburua aurkeztu zuen atzo Jon Artanok Arroabean
— 2024-01-26“Juana” liburua aurkeztu zuen atzo Jon Artanok, dozena bat lagun elkartu ziren Arroabeko Eskola Zaharrean. Ordubetez zirrara sortu zuten idazlearen hitz eta irudiek, liburuaz baino, eleberria idazterainoko abenturak aipatu zituen eta Hego Ameriketan barrena istorio on baten bila egindako aztarka lanaz.
“Juana” Juana Perea Plataren hilketaren inguruko liburua da, jatorri euskalduneko emakumea. Haren familiaren historiaren bitartez Euskal Herriko historiako hainbat kontaketa ere ezagutzera eman zituen Artanok aurkezpenean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide