Albisteak
“Arauak eta mugak familian” hitzaldia egingo da Gaztelekuan hilaren 15ean
— 2024-02-06Otsailaren 15ean, ostegunez, “Arauak eta mugak familian” hitzaldia egingo da Gaztelekuan. Arratsaldeko 17:00etan izango da eta Leyre Canok, hezkuntza mundutik datorren adituak, emango du.
Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldian, arauak eta mugak familian era asertibo batean ezartzeko gakoak emango ditu Canok. Udalak antolatu du ekintza hau eta parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du. Horretarako 688 684 029 zenbakira Whatsapp zenbakira idatzi beharko da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide