Albisteak
[ARGAZKIAK] Atzo egin zuten Arroabeko Herri Hezitzaile prozesu parte-hartzailearen bigarren saioa
— 2024-02-07Atzo elkartu ziren bigarrenez Arroabearrak Herri Hezitzailea prozesu parte-hartzailearekin jarraitzeko. Zestoako udalak bultzatua eta OinHerri elkartearen gidaritzapean, Herri Hezitzaileren filosofiatik auzo bizitzaren diagnostikoa egin, erronkak identifikatu eta plangintza bat prestatzea da helburua.
Aurreko saioan bezala, auzotar taldetxo bat elkartu zen norbere izena eta eragile ezberdinen izenean. Auzoak herri hezitzaile bezala transmititu nahi dituen baloreez aritu ziren taldeetan, ondoren hauek gauzatzeko erronka egingarriak zerrendatu zituzten. Egitekoen zerrenda luzea atera bazen ere, ekintza asko martxan direla ikusi zen.
Hirugarren saio bat egingo da
3. SAIOA, martxoak 12, 18:00-20:00: Plangintza partekatua (nola joango gara?)
Arroabeko hezkuntza elkargunea ezaugarrituko da azken saioan. Aurreko saioan definitutako ipar partekaturantz joateko, guztien elkarlanerako gunea izango den elkarguneari forma emanez. Hezkuntza elkargune ezaugarrituko da; maiztasuna, funtzionamendua, elkarrekin egin ditzakegun ekintzak eta baliabideak identifikatuz. Plangintza partekatua definituko da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide