Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bertso eskolak eta Udalak bertso afaria antolatu dute Jone Uria eta Andoni Egañarekin. Martxoaren 2an izango da hitzordua, iluntzeko 20:45ean, Gurutze jubilatuen tabernan. Bertso eskolako kideek egingo dituzte gai jartzaile lanak.
Sarrerak jubilatuen tabernan bertan erosi ahalko dira 30 euroren truke, eta otsailaren 28an izango da txartelak erosteko azken eguna.